#4 OHI AZKENAK
Parkean Arte
Laura Grijalbo eta Laida Usandizaga

Parkean Arte bitxigintza, zeramika eta sorkuntza artistikorako espazioa da. Bertan tailer eta ikastaroak eskaintzen dira, erakusketa-gune bat dago, eta diseinatzen eta sortzen dituzten piezak galerian erakutsi eta saltzen dira.

Aldi berean, espazioa inguruko artista edota artisauekin partekatzen dute, haien lanak erakutsi eta saldu ahal izateko. Bere sortzaileak, Laida eta Idoia, haurtzaroko 2 lagun ziren, arte azoka ezberdinetan berriro elkartu ziren eta euren denda irekitzeko garai ona zela pentsatu zuten. Leku aitzindaria da, denda, galeria eta tailerra biltzen dituen denda asko ez baitaude.