OHI
CUARTA EDICIÓN · 2022

#4 OHI AZKENAK

ZER DA?

OHI AZKENAK

Bertako artisauen belaunaldien arteko erreleboa sustatzera bideratutako proiektua

Konturatu gabe, soinurik egin gabe, ia oin puntetan desagertu diren lanbideak, baina ezagutu zituztenen oroimenean betiko geratu zirenak. Gure gizartean sortutako aldaketek izkin egin zituzten eta beste batzuk sortu ziren, bizi dugun iraultza teknologikoari erritmoa eutsiz. «Lanbide tradizionalek» gure kultura itxuratzen lagundu zuten. Halako ekimenik gabe gure seme-alabei ezin izango genieke azaldu nondik gatozen eta norantz aurrera egin nahi dugun. Iturria: GFA

Proiektua

Proiektuak artisautza-sektorean teknika tradizional eta garaikideen arteko komunikazioa erraztu nahi du, baita tokiko artisauen kultur ondare inmaterialaren sarea antolatutako kolaborazio batzuen bidez aktibatu.

Planteamendua artisautzaren iraunkortasunari laguntza ematea da diseinuan eta pentsamendu sistemikoan errotutako gizarte- eta ingurumen-eragineko programen bidez, baita iragan historikoaren eta etorkizun iraunkorraren arteko ideiak, teknikak eta trebetasunak garatzeko interfaze bat lantzea ere.

Proiektu honen misioa tokiko artisautza sektorea zaintzea, sustatzea, berritzea eta aktibatzea da, hainbat ekimenen bitartez, diseinu pentsamendua erabiliz. Gizarte, ekonomia eta ingurumenarekiko arduratsua den diseinu-prozesua, negozio- eredua eta etorkizuna ahalbidetu eta babestea.

Sarbide libreko dokumentazioa, sustapena eta erakusketa.

Tokiko ondare immaterial eta kulturalaren sare baten AKTIBAZIOA, egoitza, tailer eta aholkularitzaren bitartez. Diseinatzaileak, arkitektoak eta artisauak elkartuz teknika tradizional hauek etorkizunera ekartzeko.

artisauen belaunaldi gazteenentzako hezkuntza eta prestakuntza, dauden aukeren sentsibilizazioa artisauekin elkarlanen bidez. Iraunkortasunari eta diseinu birsortzaileari buruzko hezkuntza artisau eta diseinatzaileentzat.

Artisauek jasaten dituzten arazoei estrategiak eta irtenbideak aurkitzea bereziki zuzendutako eta helburu duen programazioa garatzea.
Egungo artisau-ekosistema zein tekniken, materialen eta kulturaren historia ezagutaraztea.
Ingurumena, ekonomikoa eta soziala. Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak bete eta lantzeko sektorearen aktibazioa sustatzea.
Parte-hartzaileak
GORDAILUA
Xabier Kerexeta
MAZEDONIA STUDIO · PRECIOUS PLASTIC
Ainhoa Garmendia
PARKEAN ARTE
Laura Grijalbo eta Laida Usandizaga
OKIL HANDMADE
Maider Cámara
SAGARMINAGA ATELIER
Gabriela de Sagarminaga
Oficios Vivos
Beatriz Iglesias
Red Bull
Iñaki Osa
Proiektuak garapen jasangarriko helburu hauek jorratu nahi ditu:
  • Kalitatezko hezkuntza

  • Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

  • Desberdintasunak murriztea

  • Hiri eta komunitate jasangarriak

  • Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

  • Klimaren aldeko ekintza

  • Helburuak lortzeko aliantzak

ODS OHI Azkenak 2023 - Lupa Lab