TaiMetala, egurra, material birziklatuak, zuntz naturalak eta ilusio asko uztartzen dituen altzari marka, zure etxea apaintzeko pieza paregabeak sortuz.
OKIL konfinamendu garaian sortu zen. Hainbeste denbora libre eukitzeak zerbait egitera behartzen zituen. Maider makramearekin hasi zen eta Oskar soldadura eta egurra lantzen. Oskar zine munduaz nekatua zegoen eta arotz batzuekin espazio bat banatzeko aukera sortu zitzaion. Maider kafetegi bateko bazkide zen eta bertan jaraitzen zuen bitartean Oskarren gauzei bisibilidadea emateko eta saldu ahal izateko, Instagram kontu bat sortu zuen; orduan sortu zen OKIL.
Baina ez zen hor geratu. Maiderrek denda bat irikitzea erabaki zuen, haien produktuak eta aldi berean beste artisau batzuen lanak ere saltzeko, concept store antzeko denda bat, dekorazioarekin lotuta. Horretarako ikerketa lan bat egin zuen, baita bidaiatxoren bat ere artisauak ezagutzeko.
OKIL dendan haien markako produktuak saltzen dituzte (makramea, egur errekuperatuekin egindago altzariak, gehienak eta bakarrak, bakoitza desberdina da, eta bestelako oihalak: sudaderak, kamisetak, bixerak, poltsak…). Gainontzeko produktuak beste artisau desberdinenak dira: zeramika, espartoa, linoa, mantak, kojinak, alfombrak, ilustrazioak, jaboiak, kandelak, poltsak, bitxigintza, beira…
Beraz esan dezakegu OKIL denda, dekorazioarekin lotura duten artisau desberdinen lanak saltzeko espazio bat dela.
