Silvia Ceñalek Bidasoa eta Irungo paduretan angulak arrantzatzeko erabili ohi zen bahea landu du. Kondairen arabera, urte zaharren baten 40 kilo arte harrapatu omen ziren inguruan.

ESTUDIOA | Silvia Ceñal Design Studio
DISEINATZAILE | Silvia Ceñal
JATORRIA | Donostia
Silvia Ceñal, (1985, Donostia), Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Teknikoa ikasi ondoren, Groningen (Herbehereak) eta Florentzian (Italia) ezagutzak luzatu zituen. Donostiako hainbat estudiotako lanaldi laburrean egin ondoren, Madrilgo IEDn altzarien diseinuaren ezagutzan sakondu zuen, ondoren, bere karrera Stone Designs Studio-n jarraitzeko.
2015ean, diseinuaren munduan profesionalki hazteko asmoarekin, Donostian bere estudioa sortu eta bere ibilbidea hasi zuen. Orduz geroztik, altzari eta argiztapen sektoreko enpresa internazionalekin lan egiten du. Materialen berotasuna eta sinpletasuna eta koloreen pozan inspiratuta produktu berriak diseinatzen ditu.




