Hirikitenen abiapuntu gisa haien artean sua edo energiaren bidez erlazionatutako elementuak aukeratu ditu, edo antzinan bero-iturri baten inguruan tarte bat banatzeko zegoen giza ohitura. Hau irudikatzen duen pieza bezala su-ontzia hartu dute.

ESTUDIOA | Hirikiten
DISEINATZAILE | Itsaso Goñi, Ibone Arreche eta Ezekiel Collantes
JATORRIA | Eibar
Hirikiten, 2014. urtean sortutako lantaldea da. Hiria, elementu bizi eta konplexuz osatutako ekosistema dela kontsideratuz, taldeak, honen inguruko ikerketa proaktiboak bultzatzen ditu.
Hirikitenek, pertsona, instituzio, talde, elkarte, nahiz kolektibo ezberdinekin modu aktiboan lan egiten du, diziplina arteko talde eta proiektuen bitartez ezagutza jasoz eta elkarbanatuz. Proiektu errealetan lan egitea gustuko dugu, baita egunerokotasunean sortatzen diren arazoei konponbidea aurkitzea ere.
Egun, Hirikiten elkartea arkitektoz soilik osatuta badago ere, lantaldea edozein diziplinatan diharduten pertsonei zabaltzen zaie.






